Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Fresk-Uda, literatura eta aisia»

julio 2 - julio 30

Intxaurrondo Kultur Etxeko liburutegiak zerbitzuaren ohiko eskaintza irakurketaren eta udako aisialdiaren gozamenarekin uztartzeko asmoz abiatu zuen Fresk-Uda ekimena 2022an. Eta aurten Tomasene eta Loiola kultur etxeak batuko zaizkio.

Jarduerak Mestiza elkartearen eskutik eskainiko dira, eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez egingo dira. Literaturaren eta sormenaren bidez, haurrek liburuen, abestien, eskulanen, musikaren, antzerkiaren eta jokoen bidez irakurketaren plazera bizitzeko aukera izango dute.

Eguraldiak laguntzen badu, kanpoaldean egiten dira jarduera guztiak. Eguraldiak ez badu laguntzen, barruko guneetan egiten dira.

Tomasene Kultur Etxeko liburutegia:

  • Astearte eta ostegunetan: uztailak 1, 3, 8, 10, 15, 17, 22 eta 24, 11:00–12:30

Intxaurrondo Kultur Etxeko liburutegia:

  • Asteazkenetan: uztailak 2, 9, 16, 23 eta 30; abuztuak 6, 20 eta 27, 11:30–13:00

Loiola Kultur Etxeko liburutegia:

  • Astelehen eta ostiraletan: uztailak 4, 7, 11, 18, 21 eta 28, 11:00–12:30

Local

Intxaurrondo Kultur Etxeko Liburutegia
Felix Galindo Plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España