Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Fundamentos de diseño de videojuegos: de la idea al game concept»

julio 1

Bideojokoen diseinuak sormena, narratiba, interakzioa eta teknika bateratzen ditu esperientzia jostagarriei bizia emateko. Haren oinarriak ulertzeak aukera ematen du, jokoak hobeto aztertu eta gozatzeko ez ezik, jokoak sortzen hasteko ere, nahiz eta programazioari edo arte digitalari buruzko aldez aurreko ezagutzarik ez izan.

Bideojokoen diseinuaren munduan lehen urratsak egin nahi dituztenei zuzenduta dago bideojokoen hastapeneko tailer hau. Dinamika praktikoen, benetako adibideen eta talde-ariketen bidez, edozein bideojokoren oinarrizko zutabeak ezagutuko dituzte parte-hartzaileek: mekanikak, narratiba, pertsonaiak, mailak eta jokalariaren esperientzia. Halaber, aztertuko da bideojoko baten proiektua zer fasetatik pasatzen den hasierako ideiatik ekoizten den arte.

Ikuspegi sortzaile eta parte-hartzailea du tailerrak. Tresna errazekin egingo da lan (papera, arkatza eta ahozko dinamikak), aukera emango baitute diseinu-pentsamenduan arreta jartzeko, teknologia konplexurik behar izan gabe.

Helburuak

Bideojokoen diseinuaren funtsezko kontzeptuak eta faseak ulertzea, eta joko bat osatzen duten funtsezko elementuak aztertzea. Amaitzean, parte-hartzaileek oinarri kontzeptual eta praktikoa izango dute, eta horrek beren joko-ideiak modu egituratu eta sortzailean garatzeko aukera emango die.

Norentzat

  • Bideojokoaren munduan interesa duten profesionalak, bai ikuspegi sortzailetik edo narratibotik, bai industrian aplikatzeko entretenimendu interaktiboaren ikuspegitik.
  • Bideojokoen diseinuan hasi nahi duten profesionalak, arlo hauetakoak: diseinua, komunikazioa, sormena, narratiba eta artea.
  • Bideojokoaren edo serious gameen tekniketan oinarrituriko aplikazioak nola garatu ikasi nahi duten teknikari, ingeniari edo erabaki-hartzaileak.
  • Bideojokoen dinamikak beste ingurune batzuetan aplikatu nahi dituzten ikasle eta irakasleak eta profil sozioedukatiboko pertsonak.

Irakaslea

Jorge R. López Benito (Gate8Games).

Informazio gehiago

Local

Bizkaiko Teknologi Elkartegia. 204 eraikina
Zamudio, Bizkaia 905 España