Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Furias!»

marzo 16

Furias greziar mitologiako pertsonaiak dira, eta haien eginkizuna zen beste mundutik hilkorren mundura etortzea zenbait bekatuak zigortzeko. Errudunak jazarri eta oinazetu egiten zituzten. Obra honetan, Furiasek mendeku hartzera datozte gizarte gisa egin dugun bekatu handi batengatik: patriarkatuko hainbeste urte.

Antzezlan honetan greziar tragediako emakumezko hainbat pertsonaiak taularatzen dira komedia dibertigarri eta burutsu batean. Hausnartuz nolakoa izango litzateke historia klasikoak emakumeek idatzi izan balituzte edo mitoak feminismo garaikidearen ikuspegitik interpretatu izan balira.

Josi Alvaradoren «Vivan las Trágicas» lanaren egokitzapena.

Uribe Kostako Emakumeen Antzerki Taldea

Zuzendaritza: Esther Lobato

Ikuskizuna amaitzean, Judimendi-Arana inguruko emakume talde baten lana ezagutzeko aukera izango dugu.

 

Local

Arana Gizarte Etxea
Aragoi, 7
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España