Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Gabonetan artxibora»: 2024-2025eko Gabonetako egitaraua Euskadiko Artxibo Historikoan

diciembre 23, 2024 - diciembre 30, 2024

“Gabonetan artxibora” izen orokorrarekin, Euskadiko Artxibo Historikoak hainbat jarduera antolatu ditu hain data kutunei begira. Horrela, Euskadiko Artxibo Historikoak publiko ezberdinei zuzendutako programa berezia osatu du.

Ekimenaren helburua honakoa da: publikoa erakartzea, bai bertakoak, bai inguruko tokietakoak, jendeak aukera izan dezan Euskadiko Artxibo Historikoa ezagutzeko, normalean bertan egiten ez diren jarduerak garatzeko asmoz.

Hots, Euskadiko Artxibo Historikoa herritarrei irekiko zaie Gabonetan ere.

  • Antzeztutako bisitak (20 pertsona)

Abenduaren 26an, 17:00etatik 18:00etara gaztelaniaz eta 19:00etatik 20:00etara euskaraz.

Abenduaren 27an, 17:00etatik 18:00etara euskaraz eta 19:00etatik 20:00etara gaztelaniaz.

  • «Gaztainak erre artean…» tailerra (8 familia-24 pertsona gehienez)

Familiei zuzendutako jarduera.

Saio bi abenduaren 30ean.

Abenduak 30 1. saioa gaztelaniaz 10:00-11:30 // 2. saioa euskaraz 12:00-13:30.

  • Kaligrafia tailerra / Taller de caligrafía (24 pertsona)

Oharra: txanda bakoitzeko 12 umerentzat da (GARRANTZITSUA: umeak 8 urtetik gorakoak izan behar dira eta ume bakoitza nagusi batez lagunduta egongo da)

Abenduak 23an (2 saio).

10:00-11:30 (gaztelaniaz) eta 12:00-13:30 (euskaraz).

Izena emateko mezu elektroniko bat bidali behar da eah-ahe@euskadi.eus helbidera edo 944 03 27 87 telefonora deitu.

Local

Euskadiko Artxibo Historikoa
María Diaz de Haro, 3
Bilbao, Bizkaia 020 España