Kandido Urangak eta Inazio Tolosak ‘Gabriel Arestirekin’ antzezlana aurkeztuko dute.
“Dena esana dago, baina ez nik esana” zioen Angel Errok, bere poema batean. Gabriel Arestirekin ikuskizunak bi osagai ditu. Batetik, Pedro Alberdik idatzitako Gabriel Aresti Eibarren fikzio-lanean oinarritzen da. Gabriel Arestik Eibarren lan egin zuen garaia aitzakiatzat hartuta, haren egunerokotasunaren hiruzpalau ordu berreraiki zituen idazle eibartarrak, ipuin eder batean. Antzezlan honen zuzendariek ipuin hori egokitu eta moldatu dute, antzerki moduan erakusteko. Bestetik, Gabriel Arestiren Harri eta herri liburuko Q letrari dagokion Profeta bati izeneko poema errezitatzen dute. Liburua argitaratu zenetik 60 urte igaro badira ere, poema horren giroa eta espiritua erraz lotu daitezke gaur egungo egoerarekin eta gizartearekin.
Gonbitak eskuragai
Antzezlana 19:00etan hasiko da, eta ikustera joateko gonbitak gaur arratsaldean, urriaren 16an, jarriko dira eskuragai. Hauxe da turismo-bulegoaren ordutegia:
- Asteartea: 09:30 – 13:00
- Asteazkenetik ostiralera: 09:30 – 13:00 eta 16:00 – 19:00
- Larunbata: 09:30 – 14:00 eta 16:00 – 19:00
- Igandea: 10:00 – 14:00

