Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Gabriel Arestirekin»

abril 25 - abril 26

«Dena esana dago, baina ez nik esana» zioen Angel Errok, bere poema batean. Gabriel Arestirekin ikuskizunak bi osagai ditu. Batetik, Pedro Alberdik idatzitako Gabriel Aresti Eibarren fikzio-lanean oinarritzen da. Gabriel Arestik Eibarren lan egin zuen garaia aitzakiatzat hartuta, haren egunerokotasunaren hiruzpalau ordu berreraiki zituen idazle eibartarrak, ipuin eder batean. Antzezlan honen zuzendariek ipuin hori egokitu eta moldatu dute, antzerki moduan erakusteko. Bestetik, Gabriel Arestiren Harri eta herri liburuko Q letrari dagokion Profeta bati izeneko poema errezitatzen dute. Liburua argitaratu zenetik 60 urte igaro badira ere, poema horren giroa eta espiritua erraz lotu daitezke gaur egungo egoerarekin eta gizartearekin.

Poesia herriarentzat egina dela aldarrikatzen du Arestik. Herriak bere hitzak barneratzea nahi du, mailukadaka bada ere. Hitz horiek bizirik diraute, eta hori gogorarazi nahi digu Gabriel Arestirekin ikuskizunak, antzezleen tresna soilez (ahotsa, gorputza, musika, sormena) eta esperimentatzeko bulkadaz sortutako antzezlanak.

Aktoreak eta sortzaileak: Kandido Uranga, Inazio Tolosa.

Detalles

Comienza:
abril 25
Finaliza:
abril 26
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/04/25/gabriel-arestirekin/webkklik00-detalle/eu/

Local

Victoria Eugenia Antzokia (Dantza aretoa)
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España