Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Gabriel Arestirekin ikuskizuna»

marzo 15

Euskaraz. Kandido Uranga e Inaxio Tolosarekin. Sarrera: 10 euro.

Gabriel Aresti Segurolaren heriotzaren 50. urteurrena den honetan Kandido Urangak eta Inaxio Tolosak sortutako antzezlana da Gabriel Arestirekin ikuskizuna.

Ikuskizuna Gabriel Aresti poeta bilbotarraren Harri eta herri liburuko ‘Q’ poeman eta Pedro Alberdiren ‘Gabriel Aresti Eibarren’ ipuinean oinarrituta dago.

Arestiren hitz eta bizipen horiek bizirik diraute, eta hori gogoraraztera dator “Gabriel Arestirekin” ikuskizuna, gure tresna soilez (ahotsa, gorputza, musika, sormena) eta esperimentatzeko bulkadaz sortutako antzez-lana.

Gabriel Aresti Segurola (Bilbo, Bizkaia, 1933ko urriaren 14a – Bilbo, 1975eko ekainaren 5a) euskal idazlea eta poeta izan zen, XX. mendeko euskal literaturaren berritzaileetako bat. Txillardegi eta Saizarbitoriarekin batera, euskal literaturaren berritzaile nagusienetarikoa izan zen, bai formaren, bai edukien aldetik. 1960ko hamarkadan, garai harekin oso lotuta, poesia sozial eta kritikoa egin zuen, Euskal Herriaren egoera salatzeko.

Local

Latxartegi Aretoa
Latxartegi 9, baxu
Legazpi, Gipuzkoa 051 España