
Gotzon Barandiaranen Galbahea poema liburuko kantak oholtza gainera eramateko sortutako taldea da. Poemak musikatu dituzte, errezitaldi formatuan.
Rafa Ruedaren estudioan grabatu dute diskoa, su txikian, hiru hilabetez. Abenduaren 19an aurkeztu zuten jendaurrean Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko izeneko estreinako diskoa Hori Bai gaztetxean, Larrabetzuko gaztetxearen 60. Urteurreneko programazioaren baitan.
Bidea ez dute bakarrik egin; izan ere, Amets Aranguren, Gorka Urbizu, Maia Iribarne eta Gaizka Sarasola artisten kolaborazioekin ondu dute diskoa.