Galdakaoko 2024-2025eko Gabonetako egitarauaren barne.
Eguberri hauetan antzerkia… zirkuko karpa bihurtzen da!!
MALUTA munduko hainbat lekutatik iritsita funtzio esklusibo eta errepikaezina betetzen duten zirkuko artisten konbinazio bat da. Ezinezko trebetasunen, birtuosismoaren eta poesiaren erakustaldi laburrak. GANSO&Cíak zuzendu eta aurkeztutako publiko GUZTIARENTZAKO ikuskizuna, dena barrez, xelebrekeriaz eta ezustekoren batez zipriztinduz.
Eszenatokian, sarerik gabe, lehoirik gabe, baina talentuz gainezka: GAIA PANERO (Italia), GONZALO ALBIÑANA (Gaztela-Mantxa), NON SIN TRI (Madril-Katalunia), MIGUEL GIGOSOS (Gaztela eta Leon) eta ZIRKOZAURRE (Euskadi).
Fitxa artistikoa: