Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

GALDER IZAGIRRE

noviembre 15, 2024

Kuraia, Dut, Bazka edo Berri Txarrak bezalako taldeetan bateria jo ondoren, Galder Izagirre musikariak bere bakarkako lehen egitasmoa zuzenean aurkeztera dator.

2023ko azaroan aurkeztu zuen Forbidden Colours disketxearen eskutik hamar kantuz osatutako “Esc” izeneko lana eta berak bakarka konposatu eta grabatu bazituen ere orain bostkote bezela itzuliko da agertokietara.

Haize Carricaburu elektronikan, Ilargi Agirre baterian, Hodei Esteban baxuan, Onintze Garcia Gitarran eta Galder bera bateria, gitarra eta ahotsean emango diote forma ikuskizunari.

Local

Kurtzio Kultur Etxea – (kURTZIO KULTUR ETXEA)
Mendieta, 11
Sopela, Bizkaia 085 España