
Ganbara Ostatua hutsune emankor batetik sortutako proiektua da. Sei lagun antiguatarrek osatzen dute taldea eta 11 kantu plazaratu dituzte jazz-a, swing-a eta tangoa uztartuta, izaera euskaldunarekin. Musika, antzerkia eta dantza jorratzen dituzte, zorigaitzeko pertsona baten bizipenak kontatuz.
Taberna ilun bateko gertakizunak irudikatzeko elkartu dira Ion Martinez Txiki, Beñat Gartzia, Jon Gartzia, Mikel Arruti, Mikel Ormazabal eta Iñigo Ozaeta.