Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Ganbera-musika: Magna Boskotea

agosto 6

  • 12:30 – 13:30
  • Luis Aramburu Musika Eskola
  • Publiko guztiak

Magna Boskotea, 2018an jaioa eta Gasteizen findutako musikariz osatua, gure herrialdean haize metalaren errepertorio esanguratsuena ezagutarazteko sortu zen.

Ikaskide eta lankideak, hainbat proiektutan lan egin ondoren, proiektu honetan murgiltzen dira formakuntza honetarako errepertoriotik garrantzitsuena eskeintzeko eta, egungo konpositoreen eskutik, haize metalezko boskoterako obra berriak sortzeko asmoz.

2024ko apirilean, Magna, Caudete herrialdeko Francisco José Villaescusa-ren Basajaun konposizio berria estreinatu zuen. Bere ibilbidean nazioarteko eta nazioko jaialdietan eskeinitako kontzertu ugari nabarmentzen dira, hala nola: Gasteizko ?Martes Musicales? eta ?Ciclo de Cámara del Teatro Principal?, Tafallako ?Tubala Brass Week?, Lekeitioko ?Itxas Soinua Musikaldia?, Bermeoko Nazioarteko Musika Astea edo Bakioko Musika Astea, besteak beste. 

Andra Mari Zuriaren jaien egitarauaren barruan dagoen kontzertu honetan, musikari hauek igoko dira oholtzara:  Alba Rodriguez eta Iker Urreta (tronpetak), Gaizka Ciarrusta (tronpa), Iñigo Sarasola (tronboia) eta Joaquin Diaz (tuba).

Sarbide mota

Sarrera librea lekuak bete arte.

Local

Luis Aramburu Udal Musika Eskola – (Luis Aramburu Musika Eskola)
Hedegile, 108
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España