Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Gari: «30 URTE» (bakarka)

mayo 11

2025 urte honetan 30 urte bete dira Garik bakarkako ibilbideari ekin zionetik. Hori dela eta, ibilbide hau sorpresa askorekin ospatu nahi dute: abestiak berreskuratu eta inoiz ez bezala gozatu!

Garik orain dela 30 urte grabatu zuen bere bakarkako lehen diskoa, hain justu, Gari (Elkar, 1995). Urteurren biribila ospatzeko, lan haren binilozko edizio zaharberritua egin dute, tirada mugatukoa eta oso-oso berezia. Izan ere, Garik ahotsak berriz ere grabatu ditu jatorrizko pisten gainean. Halaber, Miguel Moyanok gitarra gehitu dio zeinbat kantari. Gainerako guztia, berriz, jatorrizko grabazioari dagokio; alegia, Aitor Ariñok 1995ean Berrizko Lorentzo Records estudioetan egin zuen grabazio hari, Mikel Irazokirekin (baxua, ahotsak eta teklatua), Fran Iturberekin (gitarra) eta Víctor Celadarekin (bateria). Edizio berriaren nahasketak eta masterra Víctor Sánchezek egin ditu, Adunako Elkar estudioetan.
 
Gorka Salmeronek (Zum argazkiak) egin zuen jatorrizko argazki-sesioa ere berreskuratzeko aukera izan dugu, eta orduko irudi batzuk, orain arte argitaragabeak zirenak, diseinu berrian integratu ditu Juanma Aramendik.
 
Garik beti pentsatu izan du zor bat zuela disko harekin. Bada, zor hori edizio berriaren bidez kitatu ahal izan du, eta, alde horretatik, lan sendagarria izan da. Diskoa giltzarri izan da bere ibilbidean. Hor daude “Amets”, “Egun finlandiar bat”, “Bidegurutzean”, “Apar urrunak” eta beste kanta batzuk, azken 30 urteotan bere errepertorioaren parte garrantzitsu izan direnak.
 

 

 

Local

Bonberenea
San Esteban, 16
Tolosa, Gipuzkoa 071 España