Cargando Eventos

« Todos los Eventos

GARI: «30 urte» (Itziar, Deba)

agosto 3

30 urte bete dira GARI musikariak bakarkako ibilbideari ekin zionetik. Aurretik batean eta besten talde-buru gisa aritu ondoren, alderdi intimoagoa eta pertsonalagoa arakatu zuen bere hasierako abestietan, nagusiki rock doinuaz landuz. Bakarkako zazpi diska argitaratu ditu harrezkero. Urte gorabeheratsuen ostean, sasoian da berriz, eta hala islatzen da bere musikan eta kontzertuetan. 2016tik berarekin aritu den taldeak Gari & Maldanbera deitura hartu izan du, eta hiru disko plazaratu dituzte elkarrekin. 

Baina bakarka jotzen hari aurretik, HERTZAINAK taldearen kantari gisa egin zen ospetsu GARI, 1983 urtean egitasmo hartan sartu ondoren. 1993an esan zuen agur taldeak, guztira sei diska argitaratuta. Gaur egun Euskal Herriko memoria kolektiboan txertatuta diraute oraindik haien kanta ezagunek.

Hori baino lehen, ZIPER taldean estreinatu zen Iñaki Garitaonandia, Legazpiko lau lagunekin batera. Hain zuzen, Itziarko Mandiope dantzalekuan Euskal Musika 80 lehiaketa-jaialdian jo zuten hasi eta gutxira, gerora hain entzutetsu egingo ziren zenbait talderen ondoan, bigarren sailkatuz.

Ibilbide luze eta oparoa ospatuz, biran dator GARI Itziarra, urte hauetan ondoan izan dituen taldekidez inguratuta. Sorpresarik ere izango da gainera, abesti berriak partekatuz, zaharrak berreskuratuz eta inoiz ez bezala gozatuz.

Musikariak:

  • Gari (ahotsa, gitarra)
  • Alex Alonso (bateria eta programazioak)
  • Oier Aldekoa (baxua eta ahotsak)
  • Miguel Moyano (gitarra, programazioa eta ahotsak)
  • Iker Lauroba (teklatuak eta ahotsak)

Local

Itziarko eliza
Deba, Gipuzkoa 029 España