
Gartxot Unsain abeslari eta kantautorearen bakarkako proiektua da . Bizik gaude bere diska aurkeztuko du eta horrela deskribatzen du diska bere hitzekin: Kantu bilduma honek 2023-2025 artean sentitutakoak biltzen ditu. Bi urte horietan zehar idatzi dira Donostiako kaian.
Gitarraren soiltasuna eta artifiziorik gabeko ahotsa baliatuz, bilaketa emozional zintzo bat egin nahi izan dut disko honetan, kantautore gisa, lehen aldiz nire izena daraman 11 kantuko soinu-unibertsoa eraikiz. Musika egiteko modu biluziago, zintzoago eta pertsonalago baterako hautua garbia izan da eta emaitza tonu oso intimoa duen lan bat da.