Folk Metaleko banda hau 1988an sortu zuen Txus di Fellatiok. Heavy Metal arloko Espainiako talde garrantzitsu eta ezagunenetako bat da, eta hainbat genero bateratzen ditu: rocka, heavy metala, musika zelta eta folka. Horren guztiaren emaitza nahasezina da eta urte luzez mantendu da. Mägo de Ozek 30 bira baino gehiago egin ditu eta 2024an bere azken lana, ‘Alicia en el Metalverso’, atera zuen. Metala eta heavya bateratzen dituen diskoa da, baina ez du taldearen betiko esentzia hura galdu.
Seguru orduko abestiren bat entzuteko aukera dagoela abuztuaren 7an, Foru plazan.