Hiru ahots harrigarri oholtza gainean, kantu bakoitza maila gorenera igotzen duen musikari talde batek lagunduta. Klasiko ahaztezinak, hala nola: «Bésame mucho», «Si nos dejan», «La flor de la canela», «Guantanamera», «La llorona», «Alma corazón y vida»…
Pan con chilek ere euskarazko abestiak berrinterpretatzen ditu, sonaren, boleroaren eta zapore latinoaren erritmora eramanez. Uztarketa berezi eta harrigarria.