Inauteriak parte hartze eta tradizio handiko jaiak dira Gasteizen. Alde zaharrean eta hiriaren erdialdean aparteko jai giro ederra izaten da, konpartsen desfilea eta Sardinaren erreketa bezalako hitzorduekin.
Ospakizunaren data urtero aldatzen da, segun eta Aste Santua noiz den; 2025ean, otsailaren 25etik martxoaren 4ra bitarte.
Saioa Aginako Lamarainen ‘Inauteri dantza’ kartelak irabazi du otsailaren 25etik martxoaren 4ra bitarte Vitoria-Gasteizen ospatuko diren 2025eko inauteriak iragartzeko kartel-lehiaketa.
Urtero, Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa ospatu ohi da. 2025eko ediziorako, 48 txosten aurkeztu dira lehiaketara. Lehen fasean, Arabako diseinu arloko bost profesionalek osatutako epaimahaiak 5 finalista hautatu zituen. Haiek izan ziren kartelaren proposamena egiteko aukeratutakoak.
Bigarren fasean, finalistek aurkeztutako 5 proposamenetatik, Saioa Aginako Lamarainek egindako «Inauteri dantza» izan da irabazlea.