Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Gasteizko Inauteriak 2026: egitaraua

febrero 10 - febrero 17

Gasteizek otsailaren 10etik 17ra ospatuko ditu 2026ko Inauteriak. Gasteizen gehien errotutako jaietako bat dira, eta ekitaldi jendetsuak izaten dira, hala nola konpartsen desfileak eta sardina erretzea.

Ostegun Gizena

Inauterien lehenengo eguna kantuz beterik ospatzen da Gasteizen. Musika Etxeko Udal Folklore Akademiako eta Arabatxo Arabako abesbatzen federazioko haur abesbatzek dute protagonismoa arratsaldeko lehen orduetatik. Hirian barrena kantuan aritu ohi dira, mozorrotuta, eta bukatzeko abesbatza guztiek batera kantatzen dute, erdialdeko plaza batean (Enparantza Berrian gehienetan).

Inauteri Ostirala

Indarra euskal kultur elkarteak hirigune historikoko eta erdialdeko kaleak girotzen ditu, dantza ikuskizun ibiltaria eskainiz.

Inauteri Larunbata

Gasteizko Inauterietako egun nagusia larunbata da.

Ohikoa den bezala, inauterietako tradizioak agintzen duenari jarraituz, Gasteizko Inauterietako jardunaldi esanguratsuena eguerdian hasten da, margolariak ezagunaren soinuak lagunduta tren geltokira iristearekin batera; hain zuzen ere, margolariak hirira Inauteriak ospatzera datozela kontatzen du abestiak. Ondoren, margolariak Arka plazara abiatzen dira, jai giroan, bertan dagoen Ibiltaria estatuari mozorroa janztera.

Arratsaldean, konpartsen eta karrozen desfilea hiriko kale nagusietan barrena joan ohi da.

Horretaz gain, gau-dantzaldia egon ohi da Enparantza Berrian eta ondoren, batukada talde batek erdi aroko kaleak girotzen ditu.

Inauteri Igandea

Igande goizean berriro egin ohi da konpartsen desfilea Gasteizko kale nagusietan barrena, eta egun osoa irauten du jai giroak.

Inauteri Asteartea

Arratsaldean sardina erretzen da. Erostariek, konpartsek eta jaiegunak amaitzen direlako triste dauden pertsonek hartzen dute parte ekitaldian. Hileta martxa batek lagunduta erretzen da sardina, eta horrek ematen die amaiera Gasteizko Inauteriei.

 

Detalles

Comienza:
febrero 10
Finaliza:
febrero 17
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2026/02/10/gasteizko-inauteriak-2026-egitaraua/webkklik00-detalle/eu/

Local

Aterpe jatetxea
Arantza, Navarra 022 España