Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2024: «Hegoak»

noviembre 23, 2024

Garbiñe Insausti, kantari eta aktore hernaniarra, eta Iñaki Salvador pianojole ezaguna batu dira oraingoan, Hegoak kontzertua eskeintzeko. Ikuskizuna, bidaia musikal eta emozional bat izango da. Hegazti errarien moduan, hegoak izango ditugu lagun, beste leku, hizkuntza eta kantuetara iristeko, haiek ezagutu eta geureganatzeko asmoz. Eta baita hegoak ere, sorterrira bueltatu eta bertakoak, hemengoak, gogoratu eta maitatzeko. Laboa edo Imanolen eskutik ezagunak egin diren gure euskal kantuekin batera, Edith Piaf, Jaques Brell, edo Kurt Weill bezelako artista haundien melodiak ere bisitatuko ditugu emanaldian zehar.

Hegoak, ez da kontzertu hutsa. Proposamen oso teatrala dugu, non Lorca edo Pessoa bezalako idazleen testu laburrak ere lekua izango duten, kantu eta autoreei ligatutako gogoeta eta istorio txikiak ere tartea izango dutelarik.

Gainera, gonbidatu berezi bat izango dugu: Maider Zapirain biolontxelista. Gau bereziagoa izango da, izan ere, Hegoak ikuskizuna dakarten abestien diskoaren aurkezpena izango da, eta plataforma digital eta denda fisiko guztietan entzun ahal izango da.

Konpainia: kulunka teatro

Zuzendaritza: Garbiñe Insausti

Ahotsa: Garbiñe Insausti

Pianoa: Iñaki Salvador

Biolontxeloa: Maider Zapirain

Detalles

Fecha:
noviembre 23, 2024
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2024/11/23/hegoak/webkklik00-detalle/eu/

Local

FELIX PETITE ANTZOKIA (IBAIONDO G.E)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España