Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2025

septiembre 26 - diciembre 13

Nazioarteko Antzerki Jaialdiak 50. urteurrena ospatuko du aurten. 50 edizio horiek ospatzeko, 50 emanaldi baino gehiago antolatu dira, irailaren 26tik abenduaren 13ra bitarteanZehazki, 41 ikuskizun eta 51 emanaldi programatu dira, horien artean tokiko konpainiek eskainitako 12 estreinaldi absolutu, Euskadin lehen aldiz ikusgai izango diren 14 proposamen, Udal Antzoki Sarearekin egindako bi koprodukzio eta Off Lokal deialdiko 8 lan. Nabarmentzekoa da, gainera, urriaren 2an Felix Petiten egingo den inaugurazio-ikuskizuna. Bertan, lan “harrigarri” bat taularatuko dute: Roger Bernatek zuzendutako Pina Bauschen Udaberriaren sagaratzea

Anabel Alonso, Ernesto Alterio, Vicky Peña, Nathalie Poza, Javi Gutiérrez, Luis Bermejo, Pepe Viyuela eta Ana Rujas antzezleak igoko dira Antzokien Sareko agertokietara besteak beste. Baina zuzendari bikainak ere bilduko ditu ekimenak: Mario Gas, Andrea Jiménez, Sergio Peris-Mencheta, David Serrano eta Cris Blanco, adibidez. Testuei dagokienez, Harold Pinter, Tenesse Williams eta Juan Mayorgaren lanak taularatuko dira, besteak beste.

Jatorriari dagokionez, 17 euskal konpainiak beren proiektuak aurkeztuko dituzte hilabete hauetan eta haietako 9 euskarazko proposamenak izango dira. Bestalde, nazioartetik iritsiko diren konpainiak ere izango dira: Jaialdian aurretik parte hartu izan duten NeedCompany, Wajdi Mouawad eta Family Flöz, eta lehen aldiz bertan izango diren beste batzuk: hala nola Sergio Blanco antzerkigile uruguaitarra, Peeping Tom Belgikako konpainia eta Romina Paula, Argentinako antzerkiko errebelazio berria.

Dantzak ere bere tokia izango du urteurrenean eta honako hauek izango dira Gasteizen besteak beste: Roger Bernat, Nacho Duato, Proyecto Larrua (bere azken lana estreinatuko du), eta Enrique Cabrera eta Omar Meza.

Horrez gain, Antzerkia zabaltzen ataleko hamar bat jarduera izango dira eta haietako batzuk ohikoak dira: Atalak, Haurtxoak proiektua, funtzio irisgarriak, publikoarekin egindako topaketak… Baina berrikuntza bat ere izango da: ‘Irakurtzeko antzerkia’. Irakurketa-klub baten antzeko formatua duen proposamena da eta Juan Ibarrondok dinamizatuko du. Bertan, Tennessee Williamsen ‘Un Tranvía llamado Deseo’ klasikoaren testua landuko da, eta azaroaren 21ean emango zaio amaiera hura antzeztuta. Jarduera horiei urteurrenarekin lotutako beste ekintza batzuk gehituko zaizkie, eta udaren ostean aurkeztuko dira.

Sarreren salmenta irailaren 16an hasiko da ohiko kanaletan: leihatilan (turismo-bulegoa) 10:30etik 18:00etara, 945161045 telefonoan eta webgunean.

Off Lokal

Irailaren 26an emango zaio hasiera 50. edizioari Off Lokal proiektuarekin. Pieza laburrak dira, espazio ez-konbentzionaletan eskainitakoak eta tokiko konpainiek jaialdirako sortutakoak.

Lehenengo txanda irailaren 26, 27 eta 28an izango da, eta honako lan hauek eskainiko dituzte, gaztelaniaz: Carmen San Esteban & La claqueta, El mono habitado, Pez Limbo eta Iara Solano. Bigarrena urriaren 3, 4 eta 5ean izango da, konpainia hauek aurkeztutako euskarazko proposamenekin: Piszifaktoria, Helena Vilhelmsson, Parasite Kolektiboa eta Ane Gebara.

Local

Gerediagako plaza
Abadiño, Bizkaia 001 España