Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2025: «Blaubeeren»

noviembre 28

 
Rebecca Erbeldingek, AEBetako Holokaustoaren Museoko artxibo-zuzendariak, inoiz ikusi gabeko argazki-album bat jaso du, Bigarren Mundu Gerrakoa. Argazkietan, Auschwitz administratzen zuten ofizialak ageri dira, gizateriaren historiako kontzentrazio-esparrurik hilgarrienekoak. Rebecca irudi horietan murgildu ahala, istorio harrigarri bat azaleratuko da: nola bizi eguneroko bizitza, kontzentrazio-esparru baten ondoan? Berehala, mundu osoko egunkarien lehen orrialdeetan agertuko dira irudiak.

Alemanian, enpresaburu batek argazkiak Interneten ikustean, aitona ezagutuko du. Hortik tiraka, nazien beste ondorengo batzuk ezagutuko ditu, eta aurre egin beharko dio familiaren iraganari.

Blaubeeren antzezlanak argazki horien istorioa kontatzen du, holokaustoaz eta gure gizateriaz erakusten digutena.

Lehman Trilogy o Una noche sin luna lanen arrakastaren ostean, 2024ko Pulitzer sarien finalista izandako testu hau dakar Peris-Menchetak: holokaustoari buruzko antzezlan-dokumentala.

Estreinaldia Euskadin.

Sarrerak:

20 . Kontsultatu deskontuak

  • Sarreren salmentaren hasiera: irailak 16
  • Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
  • Online salmenta iraleko 16ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
  • Irailaren 17tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

Fitxa artistikoa:

  • Konpainia: Barco Pirata Producciones Teatrales
  • Egileak: Moisés Kaufman, Amanda Gronich
  • Zuzendaritza eta egokitzapena: Sergio Peris-Mencheta
  • Antzezleak: Clara Alvarado, Víctor Clavijo, Nacho López, Irene Maquieira, Natxo Núñez, María Pascual, Paloma Porcel, Eric de Loizaga
  • Eszenografia: Alessio Meloni
  • Jantziak: Elda Noriega

Local

FELIX PETITE ANTZOKIA (IBAIONDO G.E)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España