Belgikako konpainia ospetsua Gasteizera dator azkenean, Nazioarteko Jaialdiaren 50. ediziora.
Díptico: La puerta que falta y La habitación perdida antzezlanean, pertsonaiek ezin dute inguratzen dituzten espazioetatik ihes egin. Ideal baten bila abiatu ziren, amets batekin eta itxaropenez beteta. Baina noraezean dabiltza, labirinto misteriotsu eta makabro batean galduta. Errealitatearen eta irudimenaren artean bizi dira, helmuga ziurgabe batera bultzatzen dituzten indar naturalek gidatuta. Gabriela Carrizok eta Franck Chartierrek mundu beldurgarri bat sortu dute, iluna eta itxia, Peeping Tom konpainiak ohikoa duenez. Baina aldi berean, mugimendua eta performancea nagusi dituen lengoaia batera ekarri dituzte piezak, lengoaia bakarra eta muturrekoa.
Diptikoaren zati bakoitzak girotze bat du, eta filmazio-set bat dakarte gogora. La puerta que falta piezan, irekitzen ez diren ateez betetako gela edo korridore bat. La habitación perdida piezan, itsasontzi bateko gela bat, pertsonaien barne-mundua erdigunera ekartzeko. Piezen arteko eszenografia-aldaketak begi-bistan egiten dira eta obran integratuta daude, zuzeneko zinema-muntaketa batean bezala.
20€. Kontsultatu deskontuak
Sarreren salmentaren hasiera: irailak 16
Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
Online salmenta iraleko 16ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
Irailaren 17tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan
Artistak: : Konan Dayot, Fons Dhossche, Lauren Langlois, Panos Malactos, Alejandro Moya, Fanny Sage, Eliana Stragapede, Wan-Lun Yu
Konpainia: Peeping Tom
Egilea: Gabriela Carrizo, Franck Chartier
Laguntzaile artistikoa: Thomas Michaux
Jantziak: Yi-Chun Liu, Louis-Clément da Costa
Argiztapena: Tom Visser
Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 50. Nazioarteko Antzerki Jailadiaren Programazioaren parte da.