El barbero de Picasso komedia barregarri bat da. Abiapuntu du Malagako margolariak eta bere ile-apaintzaileak, Eugenio Ariasek, 1948tik aurrera Vallaurisen hasitako adiskidetasuna. Talka kulturalak erbesteratuen orduko Frantzia hartan, haien arteko eztabaida biziak —espainiar estiloan— zezenei, politikari edo arteari buruz… Hala, gure iraganaren inguruan hausnartzera eramango gaituzte, modu eraikitzailean komunikatzeko aspaldiko ezintasunaren inguruan —hori ere, oso espainiarra—.
Borja Ortiz de Gondra 90eko urteen erdialdean hasi zen antzerkigile gisa lanean, Marqués de Bradomín saria irabazi zuenean. Belaunaldi bereko egile askok bezala, harreman jarraitua eta emankorra izan du agertokiekin. Azken urteotan, bere familiari buruzko autofikzio-trilogiaz —Los Gondra— gozatu dugu hainbat agertokitan, eta hari esker sari ugari irabazi ditu.
Sarrerak:
20€. Kontsultatu deskontuak
- Sarreren salmentaren hasiera: irailak 16
- Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
- Online salmenta iraleko 16ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
- Irailaren 17tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan
Fitxa artistikoa:
- Artistak: Antonio Molero, Pepe Viyuela, Mar Calvo, José Ramón Iglesias
- Egilea: Borja Ortiz de Gondra
- Zuzendaritza: Chiqui Carabante