Pieza komiko bat, norbait izaten saiatu arren, azkenean untxiena bezalako bizitza dutenei buruzkoa: arrastorik utzi gabe sastrakaz sastraka salto egin, eta, atzera begiratzean, eskopetekiko beldurra besterik ez dute ikusten.
Aurrekontu hutsalarekin eta material eskas-eskasekin beren bidea egiten asmatu duten guztientzako omenaldia.
1993an sortu zen Zanguango Teatro, eta kaleko zein aretoetako ikuskizunak ekoizten ditu. Ekintza dramatikoaren ardatz gisa baliatzen dituzte sorkuntza kolektiboko teknikak, alderdi fisikoa, mugimendua, espazioaren erabilera eta erritmoa.
Giza portaeraren alderdi guztiak lantzen dituzte, eguneroko egoera ezagunen alderdi magiko, nahasi eta dibertigarriak bilatzearekin batera.Umorearen alde egiten dute. Umore kritikoa eta korrosiboa, gai sozialekin, politikarekin eta gizatasunarekin konprometitua. Tragediara, poesiara, ironiara eta absurdora hurbiltzen dira, gure patetikotasunaz barre egiteko.
Emanaldiaren ondoren, topaketa lantalde artistikoarekin.
Gonbidapenak leihatilan eskuragai urriaren 7tik aurrera.
Sarrerak:
Fitxa artistikoa:
Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 50. Nazioarteko Antzerki Jailadiaren Programazioaren parte da.