Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2025: «Entranas»

octubre 30

 
Galdetu al diozue inoiz zuen buruari zer daukagun barruan? Mendez luzez, giza gorputzaren misterioak argitzen saiatu da gizateria. Guk apur bat gutxiago daramagu… Giza gorputzean barreneko ibilbide laburra, gure barrenaren barrenera egindako bidaia bihurtu da. Bidaia honen amaieran, hasieran baino galdera gehiago izango ditugu: Nora doaz gure gorputzak, desagertzen direnean? Zer gara? Zertaz gaude eginda? Zer da gorputz bat? Jolas bat da emaitza, anatomiari buruzko ikasgai labur bat, El Patio Teatro konpainiaren eskutik.

Izaskun Fernández eta Julián Sáenz Lópezek sortu zuten El Patio Teatro, Logroñon, 2010ean. Eguneroko gauzen emozioetatik abiatzen diren istorioak kontatzeko premia du oinarri konpainiak. Istorio horiek aitzaki hartuta, lengoaia propio baten bilaketan murgildu dira, agertokien gainean kontatu ahal izateko. Gaur arte, konpainiak lau ikuskizun sortu ditu: A Mano, Hubo, Conservando memoria eta Entrañas. Horiek guztiek, estatu-mailako zein nazioarteko sariak jaso dituzte.

Sarrerak:

Prezioa: 15€ Kontsultatu deskontuak

  • Sarreren salmentaren hasiera: irailak 16
    • Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
    • Online salmenta irailaren 16eko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
  • Irailaren 17tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza, gidoia, dramaturgia: El Patio Teatro
  • Antzezleak: Izaskun Fernández, Julián Sáenz López
  • Jatorrizko musika: Nacho Ugarte
  • Jantziak: Martín Nalda

Local

Jesús Ibáñez de Matauco Antzokia – (¡)
Alberto Schommer, 10
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España