Lan berri honetan, formatu handiko pieza eszeniko bat ikertu eta sortzeko proiektua egin du Cris Blancok, hainbat antzerki-genero batzen dituena. Grandissima Illusione, sortzailearen arabera, antzerkiari eta antzerki-konbentzioei egindako omenaldia da, biek ala biek obsesionatzen baitute.¿
Obrak abiapuntu du XVII. mendeko antzerki-pertsonaia bat —Lope de Vegaren markesa baten antzekoa—; antzokiko teknikari tatuatuarekin topo egin, eta harekin maiteminduko da. Hortik aurrera kaosak hartuko du obra, eta konbentzio guztiak lehertuko dira. Eszenaren eta antzezpenaren garaietan sartu-irtenak egingo ditugu zizare-zulo baten bidez, eta hainbat gauza igaroko dira hortik: neskame bat, juglare feminista bat, zuzendari-laguntzaile bat, testu proiektatu bat, aditu bat —uste dut ez naizela ni—, astrologo kubatar bat, estra batzuk eta abesbatza greziar bat, zeina gainerako pertsonaien atzetik baitoa esaten eta sentitzen dutena errepikatuz.
Sarrerak:
Prezioa: 15€ Kontsultatu deskontuak
- Sarreren salmentaren hasiera: irailak 16
- Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
- Online salmenta irailaren 16eko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
- Irailaren 17tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaritza: Cris Blanco
- Dramaturgia: Cris Blanco, Rocío Bello, Anto Rodríguez, Óscar Bueno
- Laguntza artistikoa: Anto Rodríguez, Óscar Bueno
- Antzezleak: Cris Blanco y Óscar
- Antzerki-konseilua: Roberto Fratini
- Soinuaren diseinua: Carlos Parra
- Zuzeneko bideoa: Andrea Balaguer