Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2025: «Harrimena lantzeko ariketak»

noviembre 6

 
Harrimena lantzeko ariketak

Ez gara harriak. Zer? Oraindik ere harritu gaitezke. Bai? Hara!

Hiru pertsona agertokian. Hiru bidaia. Hiru harridura-marka. Bata dantzan; beste bat, lurrari itsatsita; eta hirugarrena, xehetasunek liluratuta bizi da. Haiei esker, mundua berriro ezagutuko dugu. Berriro ere? Bai. Egungo bizitzaren isla. Zer? Agenda mediatikoetatik urrun. Hara!

Fernando Pessoa idazle lisboarra gogora ekarri du Edu Zelaietak, eta XXI. mendeko Euskal Herrira ekarri. ALEA aldizkariak 36 piezatan argitaratu zuen abentura literario berezi hori, testua eta irudiak tartekatuz. Orain, harrimena paperetik agertokira igaroko da, antzezlan bihurtuta. Beste pertsonaia batzuekin, harridura-marka berriekin.

Sarrerak:

Prezioa: 15€ Kontsultatu deskontuak

  • Sarreren salmentaren hasiera: irailak 16
    • Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
    • Online salmenta irailaren 16eko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
  • Irailaren 17tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

Fitxa artistikoa:

  • Konpainia: Zirrara Kolektiboa
  • Dramaturgia: Edu Zelaieta
  • Zuzendaritza artistikoa: Josune Vélez de Mendizábal
  • Zuzendaritza-laguntzailea: Kepa Errasti
  • Antzezleak: Eihara Fernandez de Larrea, Adur Ballarin, Josune Velez de Mendizábal

Local

Jesús Ibáñez de Matauco Antzokia (Hegoalde Gizarte Etxea)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España