Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2025: «Hokuspokus»

noviembre 29

 
Familie Flöz konpainia alemaniarrak umorea, maskarak, inprobisazioa, mimoa eta komedia fisikoa baliatzen ditu ikuskizun maitagarriak sortzeko. Gurean izan dira dagoeneko, Feste eta Dr Nest lanak aurkezten.

Azken lan honetan, galdera sinple bat dakarte: Nolakoa litzateke guztiaren jatorria abiapuntu duen antzerki-saio bat?

Zer rol banatuko lirateke? Zer pertsonaia ikusi nahi zenituzke?

Buztin zati bat beharko genuke? Eta nola amaituko litzateke guztia?

Hasierara itzuliko gara: iluntasuna argi bihurtuko da, eta lehenengo maitaleak paradisuko lorategian elkartuko dira. Patuak, berehala, bizitzaren errusiar mendira bultzatuko du bikote gaztea. Seme-alaba bakoitzarekin, indar zentrifugoak areagotu, eta familia suntsitzeko mehatxua agertuko da.

Konpainiak bere tresnak zabaldu ditu: maskarak dituzten figura ezagunez gain, atzean dauden aktoreak ere erakutsiko dizkigute. Musika joaz, abestuz, filmatuz, hitz eginez edo zarata eginez, beren gorputzak pertsonaiei emango dizkiete, eta maskaren patua euren esku egongo da. Sortzailea eta sorkuntza elkartuko dira, harik eta istorioa bere kabuz kontatzen den arte.

Estreinaldia Euskadin.

Testurik gabeko antzezlana.

Sarrerak:

18. Kontsultatu deskontuak

  • Sarreren salmentaren hasiera: irailak 16
  • Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
  • Online salmenta iraleko 16ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
  • Irailaren 17tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

Fitxa artistikoa:

  • Konpainia: Familia Flöz
  • Ideia: Fabian Baumgarten, Anna Kistel, Sarai O’Gara, Benjamin Reber, Hajo Schüler, Mats Süthoff, Michael Vogel
  • Zuzendaritza, maskarak: Hajo Schüler
  • Antzezleak: Fabian Baumgarten, Anna Kistel, Sarai O’Gara, Benjamin Reber, Mats Süthoff y Michael Vogel
  • Jantziak: Mascha Schubert

Local

FELIX PETITE ANTZOKIA (IBAIONDO G.E)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España