Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2025: «La consagración de la primavera»

octubre 2

 
Pina Bausch-ek 1975ean sortu zuen La Consagración de la Primavera, Igor Stravinskyren jatorrizko partitura batetik abiatuta, Tanztheater Wuppertal konpainiarentzat. Alemaniako antzerki-dantzaren lan ikoniko bat da. Hizkera koreografiko sentsuala, basatia eta biziki gizatiarra baliatuta, aztergai ditu, besteak beste, kolektibitatea, sakrifizioa eta gorputzen gaineko zapalkuntza. 2010ean, Roger Bernatek dantzari profesionalik gabe irudikatu zuen La Consagración de la Primavera, ikusleak interprete bihurtuta.

Parte-hartzaileek, espazio huts batean eta aurikularrak jantzita, koreografiari eta ibilerari buruzko jarraibide sinpleak jasoko dituzte. Pixkanaka-pixkanaka, keinu indibidual horiek erritu bat osatuko dute. Ikusleak artista bihurtuko dira, beharbada erabat ulertuko ez duten mekanismo baten baitan. Ezinegona pizten duen lan erradikala, pertsona oro aurrez aurre jarriko duena talde-dinamikan daukan rolarekin.

Estreinaldia Euskadin.

Proposamen originala jaialdiaren 50. edizioaren hasiera ospatzeko. Jakinguraz beteriko ikusle aktiboek esperientzia teatral eta koreografiko ahaztezina biziko dute.

Sarrerak:

24. Kontsultatu deskontuak

  • Sarreren salmentaren hasiera: irailak 16
  • Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
  • Online salmenta iraleko 16ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
  • Irailaren 17tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

Fitxa artistikoa:

  • Egilea: Roger Bernart
  • Zuzendaritza teknikoa: Txalo Toloza
  • Sorkuntza eszenikoa: Roger Bernart, a partir de la coreografía de Pina Bausch
  • Laguntzaileak: Txalo Toloza, María Villalonga, Ray Garduño, José-Manuel López Velarde, Tomás Alzogaray, Brenda Vargas, Diana Cardona, Annel Estrada y Viani Salinas
  • Musika: Cristóbal Saavedra Vidal, a partir de la partitura de Igor Stravinsky

Local

FELIX PETITE ANTZOKIA (IBAIONDO G.E)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España