Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2025: «La mujer rota»

octubre 3

 
Gabon zahar gaua da. Etxean dago Murielle, bakarrik. Loak hartu ezinik dago, ospakizunen kaleko zarata eta bizilagunen oihuak direla eta. Esna-aldi horretan, oroitzapenek aurrez aurre jarriko dizkiote atsekabez beteriko oraina eta etorkizun iluna. Galdutakoak, kendutakoak, porrotak eta bakardadeak noraezean darama linbo batera, biziraupenaren eta heriotzaren artean borrokan. Haren benetako tragediak — komediatik ere baduena— suntsitu egin du emakume, emazte, ama eta alaba gisa zuen autoestimua.

Simone de Beauvoirren testuaren egokitzapen bat, jatorrizkoaren indarra mantentzen duena. Anabel Alonsok antzezpen bikaina egiten du, bere narratiban harrapatutako emakumea maisutasunez irudikatuz, umore azidotik tragediara igarota. Zaindutako eszenaratze baten bidez, islatu egiten ditu gure kontraesanak, beldurrak eta entzunak izateko beharra, beste aldean inor ez dagoenean ere.

Emakumeak aurre egin beharko dio bere islari eta iraganeko mamuei. Alabak baztertua, maitasunak traizionatua. Hala, bere bakarrizketak giza hauskortasuna erakutsiko digu, argitasunaren eta eromenaren artekoa.

Estreinaldia Euskadin.

Sarrerak:

20 euro. Kontsultatu deskontuak 

  • Sarreren salmentaren hasiera: irailak 16
  • Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
  • Online salmenta iraleko 16ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
  • Irailaren 17tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

Fitxa artistikoa:

  • Artistak: Anabel Alonso
  • Konpainia: Lazona teatro
  • Zuzendaritza: Heidi Steinhardt
  • Zuzendaritza-laguntzailea: Ana Barceló
  • Eszenografia eta jantziak: Alessio Meloni
  • Soinu-diseinua: Luis Miguel Cobo

Local

FELIX PETITE ANTZOKIA (IBAIONDO G.E)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España