Ana Rujas aktore polifazetiko eta sortzailea da laborategi intimo honen egilea, non nahasi egiten diren antzerkia, poesia, fikzioa eta autobiografia. Pedro Ayose eta José Martretek lan konfesional bat zuzendu dute, sabelpea kolpatuko diguten testu zuzen eta zorrotzetatik abiatuta.
Sararen (Ana Rujas) baitan bizi den izaki bat da La otra bestia. Haren begien atzetik begiratzen digu, ahots zakarraz eta aiztoa hortzen artean duela, bizkarretik sastakatzeko prest. Bidaia bat bakardadera eta heriotzara, baina baita autoezagutzara ere, bere harreman sentimentalaren naufragioan igerian ari den emakume batena. Inork ezin du bere buruaz ihes egin, ezta barruan duen munstro kontrolaezinaz ere. Hondamendien eta mirarien azoka iritsi da gure hirira. Zatozte ikustera.
Azaroak 20: Emanaldiaren ondoren, topaketa lantalde artistikoarekin. Gonbidapenak leihatilan eskuragai urriaren 7tik aurrera.
Sarrerak:
20 €. Kontsultatu deskontuak
Fitxa artistikoa: