Lan honetan, 40 urte inguruko mutil batek, Barbie izeneko alter egoarekin batera, bere bizitza-nekropsia egingo du. Hala, kontatuko dute nolako haurtzaroa izan zuen, nolako nerabezaro eta heldutasuna, nolako eragina izan zuten harengan irakasleek, aitak, aitonek, lagunek eta gainerako figura maskulinoek. Bere maskulinitatea nola eratu den deskubrituko dute pixkanaka, harik eta Barbiek nekropsia leherraraziko duen arte.
Barbie eta untxi baten nekropsia bat eszenaratuz, Javier Liñerak antzerkia erabiltzen du, azken arte gisa ez ezik, azukrea egiteko, gogoratzeko, birrintzeko, duintzeko… tresna gisa ere.
Eszena krudelak ditu, baina ez desatseginak. Gogorrak, baina gomendagarriak. Zoragarri idatzitakoak, eta taularako ederki planteatuak.
Tokiko koprodukzio eszenikorako laguntzen 2024ko deialdia irabazi duen proiektua. Gasteizko Udal Antzoki Sarea.
OHARRA: Argi estroboskopiak erabiltzen dira
Sarrerak:
Prezioa: 15€ Kontsultatu deskontuak
Fitxa artistikoa: