Emaztea, bere aldetik, mapa bat eskuan dabil hirian barrena, Los yugoslavos izeneko leku bat topatu nahian. Beste taberna bat izango da agian, non, beharbada, elkartu egiten diren jada existitzen ez diren herrialdeetan jaio diren pertsonak. Baina halako batean, neskatxa batek beste mapa bat eskainiko dio, haren maparen truke.
Los yugoslavos antzezlanak hizpide ditu maitasuna, tristura, leku baten bilaketa eta hitzek ematen duten itxaropena. Pertsonaiak, hitzak trukatzen dituzten bi gizon, eta mapak trukatzen dituzten bi emakume.
Juan Mayorga egile eta zuzendariak azaldu duenez: «gehien arduratzen nauen gaietako bat jorratzen du antzezlanak: guk hitzekin egiten duguna eta hitzek gurekin egiten dutena».
Emanaldi irisgarria entzumen edo ikusmen urriko pertsonentzat. Ekipo bat erreserbatu behar baduzu, lehiatilan edo gestionpublicos@vitoria-gasteiz.org
Sarrerak:
20€. Kontsultatu deskontuak
Fitxa artistikoa: