Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2025: «Manual básico de lengua de signos para romper corazones»

noviembre 12

 
Lucho gorra da, baina Jaimek asko du berari kontatzeko. Negua da, eta elkar ezagutu berri dute. Merkataritza-gune batean izan dute lehenbiziko “hartu-emana”, eta Madrilgo kaleetan barrena paseoan bukatu dute. Argi dago elkar gustuko dutela, eta Jaime gogor saiatzen da Luchok haren ezpainak deszifra ditzan. Luchok zeinu-hizkuntza irakatsiko dio Jaimeri, eta ohikoa bihurtuko da etxean. Hitzen eta zeinuen artean, ezinean maiteminduko dira, elkarren korazak arrakalatu bitartean. Bion munduak talkan daude. Hala, Jaimek Luchoren intimitate misteriotsua arakatuko du, haren ahizpa gorra barne.

Jaimek gero eta gehiago menderatuko du zeinu-hizkuntza, Luchok proposatutako ariketa praktikoei esker. “Harremana haustearen plantak egingo ditugu gaur, zeinu-hizkuntzarekin nola egin irakatsiko dizut”, proposatu dio. Baina, zer zeinu behar dira norbaiti bihotza apurtzeko? Agian hobe da sentimendu jakin batzuk adierazten ez ikastea, itxuraz perfektuak diren maitasun-istorioak kolokan ez jartzeko.

Funtzio irisgarria: Zeinu-hizkuntzan interpretatua eta azpitituluekin

Entradas:

Prezioa: 15€ Kontsultatu deskontuak

  • Sarreren salmentaren hasiera: irailak 16
    • Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
    • Online salmenta irailaren 16eko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
  • Irailaren 17tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

Fitxa artistikoa:

  • Egilea: Roberto Pérez Toledo
  • Zuzendaritza: Édgar Córcoles
  • Antzezleak: Carlos Soroa, Enrique Cervantes, María José López, Jonás Torres
  • Zeinu-interpretea: Elena Abadía
  • Musika: Alejandro Ventura
  • Eszenografia eta argiztapena: José Antonio Royo

 

Local

Jesús Ibáñez de Matauco Antzokia (Hegoalde Gizarte Etxea)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España