Euskarri eszeniko gisa, idazmahai bat eta proiekzio bisual bat, besterik ez. Uruguaiko Matilde Campodónico argazkilari ospetsuaren hainbat irudi agertzearekin batera, testuak heriotzari buruzko azalpen batean murgilduko gaitu, eta zorrotza bezain ederra izanik, hunkituko gaitu
Irakurketak aurrera egin ahala, ohartuko gara zergatik erakartzen gaituen Blancok asmatutako formatu original horrek, hitzaldi autofikzional terminoaz izendatu duena. Izan ere, heriotzaz ez ezik, heriotza bizitzeko modu intimoaz ere mintzatuko zaigu: mina eta oinazea jasateaz, eta, aldi berean, gozamena eta atsegina esperimentatzeaz.
Horrela, heriotza lantzeko lasaitasuna, arintasuna eta edertasuna abiapuntu dituen testu bat eraiki du, eta heriotzari buruzko ideia baketsu batera hurbilduko gaitu.
Estreinaldia Euskadin.
Sarrerak:
18€. Kontsultatu deskontuak
Fitxa artistikoa: