Bakarrik geratu zen. Izena galdu zuen. Ordutik aurrera, Moko deitzen zioten denek. Mokok ume bat besterik ez zuen izan nahi, lagunak eduki, maitatua sentitu. Eta aurkitu zuen horretarako bidea. Dohain ia magiko bat zuela deskubritu zuen: Mokok hegan ikusten zituen hitzak, eta behinola sugandila edo txoriekin egin zuen bezala, ehizatu eta bertso bihurtzen zituen.
Horri esker, gainerakoek, begiratzen zutenean, ez zuten munstro desitxuratu bat ikusten,baizik eta arima ederreko poeta bat. Ume hori heldu bilakatu zen eta Bilintx bihurtu zen, herriak hainbeste maite zuen poeta.
Itxuratik haratago ikusteko gaitasunari buruzko bidaia poetikoa da Moko, errespetuari eta enpatiari buruzko bidaia. Atsekabeari buruzko istorioa, arte bihurtuta. Desitxuratutako haur bat, dohain magiko batekin: bertsorik ederrenak sortzea. Definitzen gaituena ez baita aurpegia, bizitzak eskainitakoarekin egiten duguna baizik.
Sarrerak:
6€. Kontsultatu deskontuak
Fitxa artistikoa: