Gorputzaren bidez, hitzik gabe eta clown teknikak baliatuta, botere-, morrontza- eta tirania-jokoei buruzko istorio polemikoa dakarkigu konpainiak. Desproportzioekin jolasten duen eszenografiarekin, eta maskara handien eta iman bidezko ezarkin dibertigarrien bidez, antzezlanak hizpide ditu Bo jaunarentzat bizitza osoa lanean daramaten hiru zerbitzari; marmartia eta apetatsua da Bo jauna, eta begirunerik eta errespeturik gabe tratatzen ditu. Oso ohituta daude bere aginduak betetzera, eta ahaztu egin dute behinola, Bo haurra zenean, “aski da» esateko gai izan zirela. Orain beranduegi dirudi, baina beharbada bigarren aukera bat izango dute.
Familia osoarentzako ikuskizun honetan, nahita bilatutako inozentziaz eta umorez esploratzen dira botere despotikoaren zergatiak eta hari aurre egiteko moduak.
Euskal konpainia bat da Marie de Jongh, 2008an sortua eta Jokin Oregik zuzendua. Haien lanek, betiere kalitate handiko egikerarekin, hainbat bereizgarri dituzte: hitzik eza, clown erregistroa, maskaren erabilera, objektuen manipulazioa eta musika sostengu gisa baliatzea.
Haur, gazte edo familiako ikuskizun onenaren Max 2025 sarietan finalista.
Sarrerak:
6 €. %50eko deskontua familia ugariei.
Fitxa artistikoa: