Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2025: «Non dira haurrak»

octubre 23

 
Zortzi urteko neska baten suizidio-saiakera kontatzen duen antzezlana. Itxura guztien arabera, sinestea zaila den arren, neskatoa bere buruaz beste egiten saiatu da. Maddi txikia bolada txarra pasatzen ari da. Ez du jateko gogorik, eskolako notek okerrera egin dute nabarmen. Gurasoek ez dakite zer egin alabarekin, ez baitu inolako azalpenik ematen. Azkenean, Leire psikologoaren kontsultara eramatea erabaki dute.

Baina inork ezingo du ahalegin tragikoa saihestu. Neskatoa larri zaurituta agertuko da hondartza ondoko arroka batzuetan. Horren gainean eraikitzen da dramaturgia, gizarte hautsi, krudel eta zeharo depresibo batek haurtzaroan duen eragina agerian uzten duena.

Aurreiritziz betetako ikuspegia dugu haurtzaroaz: etapa idilikotzat daukagu, haurrengan inozentzia eta zoriontasuna soilik gailenduko balira bezala. Kontakizun partekatuan gehien barneratutako falazietako bat da.

«Haurrek ez dute oroitzen guk irakatsi nahi dieguna. Gu zer garen oroitzen dute». Jim Henson

Sarrerak:

Prezioa: 15€ Kontsultatu deskontuak

  • Sarreren salmentaren hasiera: irailak 16
    • Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
    • Online salmenta irailaren 16eko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
  • Irailaren 17tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

Fitxa artistikoa:

  • Artistak: Iraia Elías, Getari Etxegarai, Javier Barandiaran, Iñigo Aranburu, Ruth Guimerà, Irene Zarrabeitia.
  • Konpainia: Tartean
  • Egilea: Jokin Oregi
  • Kolaborazioa zuzendaritza plastikoa: Ane Pikaza
  • Abestien letrak: Miren Agur Meabe
  • Argiztapen diseinua: Edu Berja
  • Jatorrizko musika: Adrián García de los Ojos

 

Local

Jesús Ibáñez de Matauco Antzokia – (¡)
Alberto Schommer, 10
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España