Lan honek hizpide du antzoki batean egindako indusketa arkeologikoa. Arkeologo eta adituek, geruzaz geruza, antzokiaren historia sekretua aztertuko dute, erromatarren garaitik gaur arte. Hala, azaleratu egingo dira bi mila urtean pilatutako borroka ezagunak, kontu ezezagunak eta lurperatutako traumak. Inkisizioan, Frantziako Iraultzan, Gerra Karlistetan eta 1936ko gerran barneratuko dira ikusleak hainbat gai lantzeko, hala nola familia, jabetza, mugak, herentzia genetikoa eta indarkeria koloniala.
Nor naizen jakingo banu… Ba al dakizu zuk? Jakin nahiko zenuke? Ez al zara damutuko? Onuragarria da geure buruari ikuspegi guztietatik behatzea? Ala beharrezkoak dira puntu itsuak? Posible al da norbere burua ezagutzea, inguruari bizkarra ematen badiogu? Nola jakin zuk diozun horixe zarela? Gurasoen islari begiratuta? Seme-alaben islari? Atzean utzitako aztarnak irakurrita? Nola jakin nor zaren, inguru aldakor batean etengabe aldatzen bazara?
Eta antzerkia balitz arkeologia introspektiboa sortzeko modurik onena?
Sarrerak:
Prezioa: 15€ Kontsultatu deskontuak
- Sarreren salmentaren hasiera: irailak 16
- Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
- Online salmenta irailaren 16eko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
- Irailaren 17tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan
Fitxa artistikoa:
- Konpainia: Artedrama
- Egilea: Harkaitz Cano, Ximun Fuchs
- Zuzendaritza: Simun Fuchs
- Antzezleak: Ramón Agirre, Garoa Bugallo, Maialen Diaz, Aline Etxeberri, Manex Fuchs, Idoia Tapia, Oier Zuñiga