Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2025: «Off lokal, bigarren atala»

octubre 4

Lau pieza, sareko hiru antzokietan segidan antzeztuko direnak. Batetik bestera mugituko gara, oinez egingo ez den ibilbide batean, eta hasierakoa ez den beste puntu batean amaituko dugu.

Hegan egiteko gogoa da. Piszifaktoria

Itxi begiak.

Noiz hasi zinen ahots horiek entzuten? Nondik dator zure min hori? Noiztik daramazu pertsona normal baten itxura izaten saiatzen?

Itxi begiak. Jarri eskua nire sorbaldaren gainean. Goazen elkarrekin.

Lan honekin, bizitza anitzak eta askotarikoak aldarrikatu nahi ditugu, bizitza bizigarrien bila abiatu.

Trembling Frequencies. María Helena Vilhelmsson

Dantza bisuala eta iradokitzailea, mugimenduan dagoen koadro moduko bat. Erdigunean, emakume bakarti bat, lilura, harridura eta beldurra pizten dituena. Greziar mitologiako sirenak inspirazio-iturri hartuta, haien kantuarekin erakarrita eta sorginduta, piezak botere horixe ikertzea du helburu. Baina kantu horrek —ahotsez jositako ahots bat— atzean dituen motiboekin amets egin nahi du, eta izaki gisa duen ikuspegia bereganatu. Kantua hurbiltasun oihu bat da? Edo bakardadea dario? Zer egiten du sirena batek, munduak jada entzuten ez duenean? Nola igaroko du eternitatea?

1.koadroa: Epaiketa. Parasite Kolektiboa

Rouengo gazteluko epaiketa-aretoan gaude, 1432. urtean.

Ez, 2025. urtea da.

Gasteizko Agirrelandako polizia-etxeko 3. ziega.

Ez, Living Hoteleko korridorea da, Nurembergen.

Ez, Albaceteko probintziako Villalgordo del Jucar herriko etxe bateko egongela.

Hara, ez ba… Estigia aintzirako pasabidea da. Erdian, txalupa bat. Bertan daude denak: Joana Arcekoa, Unai, María Ángeles, San Migel goiaingerua, Margarita Antiokiakoa, Pierre Cauchon apezpikua eta Udaltzaingoko 225 agentea.

Topa eta ito. Ane Gebara

Aspaldi bota zituzten bufoiak hiritik. Hobe da gure kaleetan pertsona zikinak, higuingarriak, desgaituak edo mutilatuak ez ikustea. Gaur, ordea, antzerkiaren ospakizunera gonbidatu dituzte. Berriz ere gonbidatu dituzte figura horiek; behinola, algarak pizten zituzten gortean, eta gaur, beste gizaki eder batzuekin egoteko lekua utzi diete.Poz-pozik datoz bufoiak. Aurrenekoz zapalduko dute Gasteiz, eta kulturaren alde topa egitera datoz!

Sarrerak:

15. Laku mugatua. Kontsultatu deskontuak

  • Sarreren salmentaren hasiera: irailak 16
  • Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
  • Online salmenta iraleko 16ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
  • Irailaren 17tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

Fitxa artistikoa:

Trembling Frequencies. María Helena Vilhelmsson

  • Ideia, koreografia, antrzezlea eta ekoizpena: María Helena Vilhelmsson
  • Kanpoko begirada, zuzendaritza eta koreografia: Jordi Vilaseca

Hegan egiteko gogoa da. Piszifaktoria

Antzezleak: Mikel Ayllón, Irati Agirreazkuenaga

Zuzendaritza eta dramaturgia: Mikel Ayllón

Eszenografia: Amaia Garate

1. koadroa: Epaiketa. Parasite Kolektiboa

  • Antzezleak: Unai López de Armentia, Hannah Whelan
  • Eszena zuzendaritza: Marina Suárez
  • Mugimendu zuzendaritza: Garazi López de Armentia

Topa eta ito. Ane Gebara

  • Antzezleak: Ane Gebara, Marta Alzate
  • Kanpoko begirada: Julieta Daga

Local

Jesús Ibáñez de Matauco Antzokia (Hegoalde Gizarte Etxea)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España