Prest al zaude zure zentzumenak desafiatu, eta mundu guztiz berri batera eramango zaituen esperientzia bat bizitzeko? Hemen da QOROQ, Kolektiv Lapso Cirk konpainiaren ikuskizun berritzaile bezain zirraragarriena.
Eszenografia minimalista dakarte: zurezko habe batzuk eta bi pertsona, ezerezetik sortzen eta eraikitzen. Besterik ez. Agertokia zurezko zati mikroskopikoz estalita dago, kortxo-aleez, hondarraren antzekoak. Basamortuan gaudela dirudi, edo uharte galdu batean. Agertokia erabat eraldatzen du horrek, eta ingurune berri bat sortzen: esploratu gabeko mundu bat, aukeraz betea.
QOROQ ez da beste ikuskizun bat. Esperientzia eraldatzailea da. Gure itxaropenak desitxuratu, eta mugarik gabeko sormen-mundu batean murgilduko gaitu, elkarlana eta jasangarritasuna erdigunean jarrita. Zalantzarik gabe, aho bete hortz utziko gaitu guztiok, bihotz-taupadak azkartuta.
Estreinaldia Euskadin.
Sarrerak:
6 €. %50eko deskontua familia ugariei.
Fitxa artistikoa: