Hamar urte igaro ondoren nola lotzen dira gorputz horiek, ahots horiek, orain?
Oraindik ere ba al dute, beren baitan eta beren artean, garai batean izandako loturarik? Elkarrekin izandakoa ekarriko dute gogora? Ala zerbait berria sortuko dute?
Sombras, por supuesto antzezlanak aktoreen lengoaiari buruzko ariketa bat proposatzen du Rainer Werner Fassbinder zinemagilearen unibertsoan, zeinak beti inspiratu baitu konpainiaren lana: giro espektrala, saiakera, itzulpena eta errepikapena, bere lanarekin elkarrizketan aritzeko.
Buenos Airesen jaio zen Romina Paula, 1979an. Dramaturgia ikasketak egin zituen EMADen. Aktore gisa, Alejandro Catalán, Ricardo Bartís eta Pompeyo Audivertekin trebatu zen. Eszena alernatiboan, bitxia da Romina Paula. Aktore, zuzendari eta antzerkigile izateaz gain, bi liburu idatzi ditu, oso pertsonalak eta erakargarriak: ¿Vos me querés a mí? eta Agosto.
Estreinaldia Euskadin.
Sarrerak:
18 €. Kontsultatu deskontuak
Fitxa artistikoa: