Jatorrizko frantseszko bertsioa Parisen antzeztu zen (2017), La Colline Théâtre National antzokian; sari ugari jaso zituen eta arrakasta itzela izan zuen publikoaren artean.
Jatorri libanoarreko Wajdi Mouawad-ek, Incendios antzezlan ahaztezinaren egileak, etsaiaren sentimenduak eta minak deskribatzen ditu atentatuz inguratutako giro tirabiratsu batean. Nagusiki Israelen garatzen da ekintza, testuinguru berezi batean: maitemindutako gizon-emakume gazteen suizidio-olatu batek hartu du herrialdea. Bikote israeldar-palestinar horien maitasuna ezinezkoa izatera kondenatuta dago, eta horregatik, protesta-seinale gisa, beren buruaz beste egitea erabakiko dute.
Antzezlan honek sentimendu kontrajarriak erakutsiko dizkigu: jasotako herentzia kulturala, guraso eta seme-alaben arteko maitasuna, ingurune oldarkor batek sortutako gorrotoa eta norbere nortasunaren onarpena.
Estreinaldia Euskadin.
Sarrerak:
24 €. Kontsultatu deskontuak
Fitxa artistikoa: