Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2025: «Un tranvía llamado deseo»

noviembre 21

 
Porrot egin eta familiaren etxea galdu ondoren, New Orleansera itzuliko da Blanche DuBois. Bere ahizpa Stellaren etxean bizi beharko du, zeina Stanley Kowalski ilunarekin ezkonduta baitago. Elkarren artean sortuko den pasioak tragedia bat ekarriko du, errealitatearen eta eldarnioaren arteko desberdintasuna agerian utzita.

Obra handi honek, ilusioaren eta errealismoaren arteko talka hizpide, Ipar Amerikako 1940ko hamarkadako antzerkia definitzen du, atzetik etorritako belaunaldientzako klasiko bihurtu baitzen. Bidaia bat tranbian, New Orleansen barrena. Tranbiak bi geraleku izango ditu: Pasioa eta Heriotza. Protagonistek horien artean hautatu beharko dute, tragikoa eta saihetsezina den helmuga definitzen duten geltokien artean.

Un tranvía llamado deseo Ipar Amerikako antzerkigintzaren gailurretako bat da. Testu biribila eta eztabaidaezina, XX. mendeko antzerkia ulertzeko ezinbestekoa. Gaur egun, lan emankorra eta indartsua da oraindik ere, duela hirurogeita hamabost urtetik gora estreinatu zenean bezalakoxea.

Jaialdiaren 50. urteurren honetan, ekintza berritzaile bat jarriko dugu martxan. Irakurle-klub formatuaren antza duen propsamena da. Bertan, Tennessee Williamsen Un Tranvía llamado deseo (Desio izeneko tranbia) testu klasikoa landuko da, programazio honen barruan eskainiko baita azaroaren 21ean. Informazio gehiago Antzerkia Irakurgain.

Sarrerak:

24 . Kontsultatu deskontuak

  • Sarreren salmentaren hasiera: irailak 16
  • Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
  • Online salmenta iraleko 16ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
  • Irailaren 17tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

Fitxa artistikoa:

  • Konpainia: Producciones Teatrales Contemporáneas
  • Testua: Tennesse Williams
  • Zuzendaritza eta egokitzapena: David Serrano
  • Antzezleak: Nathalie Poza, Pablo Derqui, María Vázquez, Carmen Barrantes, Jorge Usón, Rómulo Assereto,, Mario Alonso, Carlos Cariacedo
  • Eszenografia: Ricardo Sánchez Cuerda

Local

FELIX PETITE ANTZOKIA (IBAIONDO G.E)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España