Hogei urteren ondoren, Anna ustekabean agertu da Kate eta Deeleyren etxean. Agerpen horrek hainbat oroitzapen berpiztuko dizkie, inpaktu emozionalez beteak, eta arma gisa baliatuko dituzte haien artean. Susmoak, jelosia, desira eta zalantzak azaleratu, eta errealitatearen eta fantasiaren arteko muga desitxuratuko dute. Iragana aldatu egiten da norbait hari buruz mintzatzen den bakoitzean, eta oraina baino biziagoa dirudi orduan. Gogoratu ahala pasatzen dira gertakariak. Oroitzapenak fikzio gisa gauzatzen dira orainaldian, kontatu eta antzeztu egiten dira… Hala, ekintza teatral bat dira, berez.
Harold Pinterren dramaturgiaren obra gorenetako bat da Viejos tiempos, eta ongi erakusten du irudimenak eta oroitzapenek eragina izan dezaketela iraganaz dugun ikuspegian eta oraina bizitzeko moduan. Antzezlana 1971n idatzi zen, eta Royal Shakespeare Companyk estreinatu zuen Peter Hallen zuzendaritzapean.
Estreinaldia Euskadin.
Sarrerak:
20€. Kontsultatu deskontuak
- Sarreren salmentaren hasiera: irailak 16
- Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
- Online salmenta iraleko 16ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
- Irailaren 17tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan
Fitxa artistikoa:
- Artistak: Ernesto Alterio, Marta Belenguer, Mélida Molina
- Egilea: Harold Pinter
- Zuzendaritza: Beatriz Argüello
- Itzulpena eta bertsioa: Pablo Remón