Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Gasteizko Udal Musika Banda: «Amets digitalak»

mayo 20, 2026

Teknologia gure izaerarekin gero eta lotuago dagoen mundu honetan, programa honek gizakiaren, zer onirikoaren eta zer digitalaren arteko elkargunea aztertzen du. Steven Bryant-en Ecstatic Waters lanaren tentsio dialektiko eta sinbolikotik hasi (errugabetasunaren eta apokalipsiaren arteko bidaia batera gonbidatzen du) eta Cindy McTee-ren Timepiece denborazko jariakortasuneraino (erloju baten taupaden eta kasik jaioaurreko espazio subjektibo baten artean igarotzen da), kontzertua denboraren eta loaren soinuzko kontakizun baten gisa hedatzen da.

Johan de Meij-en Extreme Beethoven lanak motibo beethovendarrak birsortu eta irudi soinudunen kaleidoskopio bihurtzen ditu. Irudi horiek unibertso oniriko batera eramaten gaituzte, non izpiritu klasikoak modernitatearekin hitz egiten duen.

Azkenik, Oscar Mussoren eta Juan Luis Montororen Sincronías obra berritzaileak mugikorren teknologia txertatzen du publikoaren eta musikaren hedapen gisa, eta esperientzia kolektibo bat sortzen du, non zer digitala eta zer gizatiarra sinfonia hunkigarri garaikide batean batzen baitira. Pieza honek gogoeta egitera gonbidatzen du, nola teknologiak birdefinitu egiten duen amets egiteko, komunikatzeko eta gaurko garai honekin konektatzeko dugun modua.

Kontzertu hau bidaia bat da gure errealitatea eratzen duten amets digital horietarantz, hau da, errealitatearen eta zer birtualaren arteko topaketa bat, bizitako denboraren eta irudikatutako denboraren artekoa.

Zuzendaria: Luis Orduña

Estreinaldia: Oscar Musso

  • ‘Ecstatics waters’*, Steven Bryant

    I. Ceremony of Innocence

    II. Augurs

    III. The Generous Wrath of Simple Men

    IV. The Loving Machinery of Justice

    V. Spiritus Mundi

  • Timepiece‘*, Cindy McTee
  • Sincronías (para banda y orquesta de móviles)’**, Oscar Musso & Juan Luis Montoro
  • Extreme Beethoven‘, Johan de Meij

* Udal Musika Bandak jotzen duen lehenengo aldia

** Erabateko estreinaldia

Abonamenduak: Uztailaren 16tik aurrera 16:00 etan hasita. Telefonoz (945 16 10 45), leihatilean (Turismo Bulegoan, Plaza Berrian) eta online-

Sarrerak: irailaren 4 tik aurerra.

Local

Sancho el Sabio Fundazioa eta Europa Biltzar Jauregia
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España