Liburu ahaztuak lanean, Johan de Meijek pentagramara ekarri ditu gerraosteko Bartzelonako atmosfera misteriotsua eta Liburu Hilerria, non irakurle gazte bat ohartzen baita orrialde bakoitzean jasota datorrela beraren patua. Hiribide, kafe eta pasarte labirintikoetara bat egitera datozen gertakarien bidez, partiturak nostalgia, intriga eta maitasun debekatuzko fresko bat sortzen du.
Bonbardinorako Concerto UFO lanean, Joaquín Díaz bakarlari dela, ezezagunaren alderako lilura ospatzen da: airean igeri dabilen akorde obsesibo bat, ezin azalduzkoarekiko enkontruak iragarriz. Lanaren bost mugimenduak – hasierako andantetik amaierako martxa indartsuraino – ironia kosmikoaren eta birtuosismo instrumentalaren artean dabiltza, eta gizakiaren eta ezin iritsizkoaren arteko lotura aztertzen dute.
Triptychon or The Stone Flower lanarekin emango zaio amaiera gau-emanaldiari: Kalevala-ren epika finlandiarrean eta Gallen-Kallelaren pintura ikonikoan inspiratua da lan hau. Hiru ataletan, musikak baso lehena, uretako lamien kantua eta Aino gaztearen drama dakarzkigu gogora, oihartzun poetiko batean urtuz mitoa eta natura.
Zuzendaria: Johan de Meij
I. Barcelona 1945
II. Los Libros Olvidados – El Cementerio
III. Las Ramblas – Els Quatre Gats
IV. Coubert – El Hombre sin Rostro
V. Bea (Beatriz)
VI. El Inspector Fumero
VII. La Ciudad de las Sombras
I. Andante – Con moto
II. Giocoso – Vivo
III. Andante cantabile
IV. Vivace
V. Alla Marcia – Vivace
* Udal Musika Bandak jotzen duen lehenengo aldia
Abonamenduak: Uztailaren 16tik aurrera 16:00etan hasita. Telefonoz(945 16 10 45), leihatilean. Turismo Bulegoan, Plaza Berrian ) eta online.
Sarrerak: irailaren 4 tik aurerra.
Informazio gehiago: