Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Gasteizko Udal Musika Banda: «Gaueko Xuxurlak»

septiembre 24

Soinuak itzaletatik ateratzen dira eta bizia hartzen dute gaua erortzean, eta entzulea gonbidatzen dute bidaia intimo bat egitera zer misteriotsuaren eta iradokitzailearen artean doazen soinuzko paisaietan barrena. The Ambitious Plan lanak barne-anbizio eta -zalantzen kontakizun bat ehuntzen du, lengoaia erritmikoa eta orkestra-kolore aldakorrak erabiliz, iluntasunean hazten ari den amets baten taupada urduria iradokitzeko.

Johan de Meij-en eszena elkarren kontra jarriak biltzen dituen triada labur honekin jarraituko dugu: antzinako kondairetako oihartzunak, umore ironikozko ufadak eta solemnitate-pasarte kasik etereoak. Erika Svanoe-k sortzailearen eta sorkariaren arteko topaketa dramatiko bat proposatzen du.

Katastrofe ekologikoaren inpaktuari buruzko hausnarketa musikal batekin itxiko dugu programa. Marea Negra piezak tentsio erritmikoa eta atmosfera ilunak konbinatzen ditu. Gogora dezagun, batzuetan, naturaren xuxurla tragikoek gure arreta eskatzen dutela gaua denean.

Zuzendaria: Iker Olazabal

  • ‘The Ambitious Plan’*, José Alberto Pina
  • ‘Trittico Ecclettico’*, Johan de Meij. Solista clarinete: Lander Fernández
  • ‘Mary Shelley Meets Frankenstein: A Modern Promethean Tango’*, Erika Svanoe
  • ‘Marea Negra’, Antón Alcalde Rodríguez

* Udal Musika Bandak jotzen duen lehenengo aldia

Abonamenduak: Uztailaren 16tik aurrera 16:00 etan hasita. Telefonoz (945 16 10 45), leihatilean (Turismo Bulegoan, Plaza Berrian) eta online.

Sarrerak: irailaren 4 tik aurerra.

Informazio gehiago:

Local

Sancho el Sabio Fundazioa eta Europa Biltzar Jauregia
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España