Ondoren, Jaialdi obraren erabateko estreinaldiak, Mikel Chamizoren akordeoirako eta banda sinfonikorako kontzertuak, irudikatutako euskal festa baten bihotzean jartzen gaitu: tradizioaren eta abangoardiaren arteko elkarrizketa da, trikitiaren soinu gogorapen-eragilearen eta bandaren tinbre-oparotasunaren artekoa, memoria kolektiboaren eta soinu-sorkuntza garaikidearen artekoa. Lan honetan, akordeoiak zeremonialari gisa jarduten du, festa-erritual kaotiko bezain txit gizatiarrean.
Frank Ticheli-ren Fantastic Dreams lanak ematen dio amaiera programari. Lau mugimendutako suite oniriko bat da, poztasun estasizkotik malenkonia zinematografikoraino doana. Soinuzko paisaia bakoitzak — dantzaldiak musekin, Eliseoko zelaiak, alfonbra magikoak eta zinema beltzeko jazarpenak — unibertso propio bat ematen du agertzera, zeina, ametsetan bezala, lotura sekretuen, emozio esekien eta bat-bateko errebelazioen bidez haritzen baita.
Musikak amets egiten duenean, entzulea emozio-, memoria- eta irudimen-forma berrietara esnatzen da.
Zuzendaria: Luis Orduña
Egitaraua:
** Erabateko estreinaldia
Abonamenduak: Uztailaren 16tik aurrera 16:00 etan , 16:00 etan hasita. Telefonoz(945 16 10 45), leihatilean (Turismo Bulegoan, Plaza Berrian) eta online.
Sarrerak: irailaren 4 tik aurerra.
Informazio gehiago: